Nor naiz ni?

jueves, 11 de febrero de 2016

HAUR HEZKUNTZAKO OROITZAPENAK

                         1999.urtean, Tolosako Laskorain Ikastolako haurtzaindegian hasi nintzen 2 urteko gelara joaten. Ilusioz beterik, bertara eramateko argazki hauek atera genituen bai nire anaiak eta bai nik, gelako zerrendan zein apaletan jartzeko, eta horrela norberak jakin ahal izateko non kokatzen ziren bakoitzaren jantzi eta materialak. Nahiz eta gaur egun haurtzaindegi hori suntsituta dagoen, bertatik igarotzen nahizen bakoitzean sentimendu eta emozio alderaezinak transmititzen dizkit, bertan igaro bait nituen, zihurrenik, haurtzaroko garairik atseginenak, kolore biziko jostailuekin eta irribarrez zein negarrez gelatik etengabe irteten eta sartzen ziren ikaskideekin. Irakasleekin izandako tratua ere paregabea izan zen, horregatik uste dut urte horietan bizitzen diren momuntu guzti guztian ezinbesteko garrantzia eta eragina izango dutela gutariko bakoitzaren etorkizunean.


  
                                        
                                          
           Tolosakoa izanik, betidanik izan dute garrantzia noski nire bizitzan iñauteriek. Ikastolan, urtero urtero, adin guztietako haurrak mozorrotu egiten giñen, hilabeteetan zehar eskuz sortutako mozorroak jantziz eta behin eta berriz errepikatutako dantzak gurasoen haurrea, ikastolako patioan, irakatsiz. Zirrara handia sorrarazten zidala gogoratzen nahiz, familia osoa ikustera etortzeazn gain emozioz beteriko festak hasten zirelako eta egun horretan, txistorra izateaz gain buruhaundiak eta txaranga ere etortzen zirelako Laskorain Ikastola alaitzera.



                                                             

           Baina hala eta guztiz ere,  nire haurtzaroa zehaztu duen gauza garrantzitsuenetariko bat Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazo ezagunak izan dira. Oroitzen nahiz nola igarotzen nuen aste osoa ostirala iristeko irrikitan, amak orduan soilik ematen zigulako baimena telebista piztu eta marrazki bizidunak ikusi ahal izateko. Behin irrika osoz itsarondako eguna iristen zenean, egongelan eseri eta orduak igarotzen nituen pailazo hauei begira. Dantza, aberti zein esaldi guztiak buruz nekizkien baina hori gutxi balitz, inguruko herrietan emanaldiak zituzten oro, bertan izaten nintzen ni beraiekin abesten eta  ondoren tliburuak, DVD-ak eta kamixetak erosten.

                                                                  
           
          Argazki honetan, aitak soinean darabilkit, mendi buelta egitera joan ginelako. Aiton-amona eta lengusuekin peñiskolara joaten ginenekoa da eta oroitzapen bitxiak ekartzen dizkit, izan ere, orduak eta orduak igarotzen genituen pantanoan jolasean. Urte horietako bateak, barizela arrapatu nuela gogoan dut eta hori nahikoa ez bazen, amona ere kutsatu nuen gaixotasun horrekin, beraz, uda hori bitxietarikoa izan zen. Hala eta guztiz ere, ez genuen alde batera utzi aitonarekin lakura arrantza egitera eta mendira manzanila biltzera joate hori, izan ere, gure tradizio gogokoena bilakatu zen eta urtero errepikatzen genuen ekintza atsegin hori.              


                                                                                                                    
              Gozategi izeneko musika taldeak ere oroitzapen ederrak ekartzen dizkit gogora. Kotxera igotzen nintzen guztietan aitak hauen kantuak ipintzen zizkidan eta biok kantatzeari ekiten genion. Letra guztiak buruz ikasiak nituen eta horaindik ere berarekin autoan noanean ipini egiten dugu eta duela urte ugari egiten genuen moduan abesteari ekiten diogu, txikitako une goxo horiek guztiak gogora ekarriz. Baina hala eta guztiz ere, Gozategiren kantua alaiez gain, aitak "Kilometroak 98"-ko CD-a ere ipintzen zuen eta koreografiak egiten zizkidan, sekula ez bait naiz haur aproposena izan autoan bidai luzeak egiteko.

                                                                                   
                 Argazki hau Errioxan ateratakoa da, Haroko plazan hain zuzen ere. Nire bizitzako urterik gehienak bertan igaro ditut, izan ere, plaza honen inguruan etxe bat dugu eta bertako pistinan pasatako egun amaigabeak gogoratzeak sentipen atseginak ekartzen dizkit. Ikastola amaitu bezain pronto bertara abiatzen ginen maleta soinean harturik, ondoren aita lanera joaten zen eta asteburuero itzuli egiten zen. Baina hala ere ez ginen bakarrik egoten sekula, izan ere, bi astez bein aiton-amonak, lehengusuak, lagunak eta osaba-izebak etortzen ziren bertako klima beroaz gozatzera, eta hauekin zein herrian egindako lagunekin uda ziztu bizian igarotzen zitzaidan. Garai haietaz oroitzen dudan beste gauzetako bat goizero burutzen nituen etxeko lanak izaten ziren. Amak goizero goizero nire anaia eta niri esnatu, gosaria eman eta bera erosketak egitera joaten zen bitartean, geuri lan koaderno batzuk burutzera behartzen zigun, akordeoia ere jotzen nuen eta liburu bat orduerdiz ere irakurri behar izaten nuen, hori betetzen ez bagenuen, ez baizigun pistinara jeisten uzten.                   


                                                                                         
          Haur hezkuntzan burututako lanen artean honako hauen azpimarratuko nituzke, izan ere, matematika irakasteko erabiltzen zituzten metodoak bitxiak iruditzen zaizkit. Honez gain, aipatzekoa da helduagotan tontakeriak diruditen eragiketa eta jakintza hauek, ezinbeseko garrantzia dutela etorkizunean, bertan hasten bait gara zenbatzen ikasten, irakurtzen jakin ahal izateko hizkiak ezagutzen eta gure izena idazteari ekiten. Hori guztia egiteko, argazkian ikus daitekeen fitxa edo ariketak oso erabilgarriak izaten dira, modu dibertigarrian ikasteko grina sorrarazten zidatelako.

 
           Aurrez aipaturiko fitxa horiez gain, ikastolatik etxera ekartzen nituen horrien artean bi koaderno hauek aurkitu ditut eta izugarrizko ilusioa egin didate. Nire gelakideek nire urtebetetzea zoriontzeko burututako marrazkiak dira, eta baita irakasleak idatzitako olerki bat ere. Horrekin konturatu nahiz adin horietan zeinen garrantzitsuak ziren egun hauek, protagonista sentiarazten gintuen eguna, hain zuzen ere. Ikastolara bizkotxoak edota goxokiak emateaz gain, inguratzen gaituzten guztien muxuak, besarkadak eta opariak jasotzen ziren, eta kandelak itzaltzeaz gain, esan bezala, gelakideek marrazkiak egiten zizkiguten eta guk ilusio osoz gurasoei erakusten genizkien.
                                                                                      
                                                                                      
          Amaitzen joateko, bideo hauek aipatzea gustatuko litzaidake. Lehen esan bezala, iñauteriak oso garrantzitsuak izan dira txiki txikitatik nire bizitzan eta bideo hauek egun harrigarri gorien islapen garbia dira, izan ere, urteetan zehar gurasoei eskeintzen genizkien emanaldiak grabatuak izan dira horri esker, gaur egun horaindik ere egun horiek berriro bizitzeko eta ikaskideak nola aldatu diren ikusteko aukera dut horain.


          Azkenik, nork ez du sekula honelako maleta moduko bat eduki? Txikitako materialik esanguratsuna dela esan daiteke, izan ere, bertan aurkitzen diren kolore hugariko margo  ezberdinei esker, norberaren nortasuna garatzeari ekiten diogu betiere geure izaera eta sormena azaleratuz. Klariona,tenpera,arkatzak,errotulagailuak,kola,guraizea,paper ezberdinak... dira, besteak beste, garapen horretan laguntzen diguten materialak, eta hauen bitartez hasten gara guztiok esperimentatuz geure burua ezagutzen.

Besterik gabe, mila esker irakurtzeagatik!

3 comentarios:

  1. Kaixo Irati,

    Oso interesgarria iruditu zait, arlo askotan bat egiten bait dugu. Azkeneko iruzkinak oroitzapen asko ekarri dizkit burura.
    Liluragarria benetan, zorionak egindako lanagatik!!

    Milaesker,
    Ander

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Irati !

    Izugarri gustatu zait zure argazki elkarrizketa, batez ere takolo pirritx eta porrotx aipatzen dituzun argazkia. Nire ustez gutako askoren haurtzaroan garrantzia handia izan duten pailazoak izan dira, nire kasuan behintzat.

    Orokorrean oso polita Iratii!

    Hurrenartee muaaa

    ResponderEliminar
  3. Aupa Irati !

    Mila esker zure haurtzaroko oroitzapen eta argazki polit hauek gurekin banatzeagatik, oso gustura ikusi eta irakurri ditut. Bat azpimarratzekotan Takolo, Pirritx eta Porrotxena egingo nuke, nire sarreran aipatu ez dudan arren garrantzitsuak izan zirelako nire haurtzaroan ere eta oso oroitzapen polittak sorrarazten dizkidalako!

    Lan politta guapa,

    beste bat arte!

    ResponderEliminar