jueves, 18 de febrero de 2016
ESALDI HAUSNARKETA
Azken klasea irakasleak banatutako esaldi jakin batzuk aztertzen igaro genuen. Esaldi horiek noski, haur hezkuntzan hezitzeko moduarekin dute zerikusia. Hona hemen interesgarrienak iruditu zitzaizkidan hiru esaldiak:
1) "Los niños son educados por lo que hace el adulto y no por lo que dice. Carl Gustav Jung (1875-1961)" Esaldi honekin, autoreak umeek helduek egiten dutena eta ez esaten dutena ikasten dutela adierazi nahi du, hau da, imitazio bitartez barneratzen dituzte mota guztitako edukiak eta hori horrela izanik, alferrikakoa dela uste dut arauren bat ezartzea ondoren kontrakoa egingo bada. Esate baterako, "Ez egin garraxi!" ohiu batean esaten duen gurasoak aurkakotasuna adieraziko dio haurrari eta jarrera hori dela eta haurrak ez du modu egokian ikasteko aukerarik izango.
2) " Solo educadores autoritarios niegan la solidaridad entre el acto de educar y el acto de ser educados por los educados. " Bestalde, autorearen berririk ez dugun esaldi honek, autoritarismoaren aurkako jarrera zuzena defendatzen du. Ezinbesteko garrantzia ematen dio, beraz, haurrari entzuteari, bien arteko elkar-eragina egoteari, iritziak partekatzeko askatasuna izateari... Beste modu batera esanda, behar-beharrezkoa da hezkuntza-prozesu egoki bat egotea, eta ez denbora osoan irakaslea klase magistralak ematen haritzearen ondorioz ikaslearen jarrera guztiz pasiboa soilik izatea. Izan ere, hori horrela den kasuetan, ikasleek motibazioa galtzeaz gain interesa ere galtzeko harriskua izaten dute.
3) " La educación es el arma más poderosa para cambiar el mundo. Nelson Mandela (1918-2013)"
Azkenik, Nelson Mandelak, apartheidaren aurkako ekintzailea eta politikariak, esaldi honen bitartez hezkuntzak mundua aldatzeko bezain beste indar ez duelaren ustea argitaratu zuen. Izan ere, politikariek erreformen bitartez guztiz zoratzen gaituztenez, hezitzaile bezala garrantzi handia du benetako hezkuntzaren bitartez, umeei mundua zein sistema aldatzeko gai garela eta direla sinestarazteaz gain barneraraztea ere. Honekin ondoriozta dezakeguna ,beraz, hiztorian zehar emandako aldaketak ez direla legeari esker emandakoak izan da.
Hausnarketa hau amaitutzat emateko, ezinbestekoa da ulertzea hezkuntzari eta irakasteko erari dagokionez aurrerapenak ematen hari diren harren, horaindik ere zeregin ugari dagoela eta guztion esku dagoela hori errealitate ukaezin bilakatzea.
Besterik gabe, mila esker irakurtzeagatik!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario