Lehen urte honetako gai edo asignaturetariko bat Didaktika Orokorra izan da, Aingeru irakaslearen eskutik zuzendua. Bere proposamena blog bat sortzea izan zen, bertan, zue denokin eta ikaskideekin klasean burututako lanak argitaratzen eta partekatzen joan ahal izateako.
Hori dela eta, irakasleak proposatutako gaiekin abian jarri ginen eta gutxinaka-gutxinaka bloga itsura hartzen joan da.
Lehenik
eta behin, kurtso hasieran egin genuen lehenengo sarrera ESKOLA
BIZIPENENA
izan zen. Bertan, bakoitzak 10 argazki aukeratu (gu txikitan
agertzen garenak, materiala, jostailuak, lekuak, pertsonak…) eta
horiek deskribatuz, gure haurtzaroko hausnarketa eta gogoeta bat
egin genituen, blogean denekin partekatuz.
Jarraian,
Begoñarekin egindako saio teorikoetan, curriculumaren inguruan
solasean aritu ginen. Horrekin, hurrengo bi sarrerak atera ziren;
lehena, ARGAZKI
batzuez
baliatuz hezkuntza eta curriculumaren inguruko hausnarketa izan zen,
argazki bakoitza ulertzen genuen moduan eta transmititzen zigunaren
arabera. Bestea, argazkien modukoa izan zen baina oraingoan
ESALDIEKIN
; hauekin ere gure hezkuntza-sistemaren inguruko gogoeta eginez.
Curriculuma
eta hezkuntzako legean ikasten jarraitzeko, HEZIBERRIren
txanda
iritsi zen. Oraingoan, Aingeruk modu “praktiko” batean emateko,
bakoitzak dokumentua irakurtzeko eta lehen aipatutako eskola
bizipenekin lotzeko eskatu zigun; gure haurtzaroko eskola gaur
egungoarekin alderatuz, ondorio batzuetara iristeko asmoz.
Kurtso
guztian zehar, hezkuntza sisteman garrantzia duen curriculuma askotan
aipatu dugu. Sarrera honetan, curriculumaren nondik norakoak iada
ezagututa, ZEHAZTAPEN
MAILAK
ezagutu genituen, maila ezberdinak alderatuz.
HAUR
HEZKUNTZAKO PRINTZIPIO METODOLOGIKOAK da
hurrengoa. Honi esker, globalizazioa eta ikasketa esanguratsua ikasi
ditugu. Horretarako, hainbat testu zeudenez, talde bakoitzari bat
atxikitu zitzaion. Irakurri ondoren, ideia nagusiak atera eta
gelakideen aurrean azaldu genituen aurkezpen txiki bat eginez.
Kurtsoa
aurrera joan ahala, metodologietan barneratuz joan gara. Horiekin 3
sarrera egin ditugu; lehena, PROIEKTUEN
BIDEZKO IKASKUNTZA
edo metodologian oinarritzen da, Begoñak eta Aingeruk emandako saio
bateko hausnarketekin egina. Bigarrena, berriz, TXOKOEN
BIDEZKOan
oinarritzen da eta hau ere aurrekoaren antzera azaldu ziguten.
Azkenik, bi metodologia horiez gain, DECROLY eta TAILERREN bidezkoak
ikusi genituen, eta lauen arteko alderaketa eginez hirugarren sarrera
HAU
argitaratu genuen.
Aipatu
dugun bezala, CURRICULUMAa
kurtso
guztian zehar landu dugun gaia izan da. Horregatik, kurtso amaieran,
sarrera honetan, Curriculumaren inguruan zehaztapen batzuk egitea
bururatu zitzaigun, definituz eta mota ezberdinak deskribatuz.
Amaitzeko,
lauhileko honetan egin dugun azken lana Unitate Didaktiko bat sortzea
izan da. Talde bakoitzak bere egin du eta azken astean, aurkezpenak
egin genituen klasean. Gure kasuan, emozioei buruzkoa izan da eta
sarrera HONETAN
lana
ikusgai ipini dugu.
Beraz,
aurrez aipaturiko guztia dela eta, amaitutzat eman genezake aurtengo
lana. Aldez aurretik mila esker argitaratutako irakurtzen haritu
zareten guztioi eta laster arte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario