Nor naiz ni?

lunes, 9 de mayo de 2016

METODOLOGIAK ALDERATUZ

Metodologia ezberdinei buruz hitz egingo dizuet gaur. Klasean artikulu ezberdinak irakurri baititugu proiektu, txoko, tailer eta Decrolyren inguruan baikoitzean atal zehatz batzuk(irakaslearen eginkizuna, ikasleen papera, espazioa, denbora, materiala, ikasleen taldelatzea eta jarduerak) erreparatuz.

1 - PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA:

  • Maisu/maistraren eginkizunak: Gidatu, bideratu, dinamizatu, bultzatu, interes guztiak kontuan hartu, baita taldearen aniztasuna ere...
  • Ikasleen papera: Sortzailea, aktiboa, parte-hartzailea, igorleak ( ikaskideekin informazioa elkarbanatu).
  • Espazioa: Ikasgela guztian zehar.
  • Denbora: Malgua eta programatua (arloka).
  • Materiala: Proiektuaren araberakoa.
  • Ikasleen taldekatzeak: Proiektua eta horren momentuaren araberakoa.
  • Jarduerak: Haurren interesek definitzen dituzte.
  • Helburuak: Indibidualki ikastea ikasle bakoitzaren gaitasunak kontuan izanik, gai desberdinak lantzea jakinduria garatzeko, ikasitako teoria esperientziarekin eta errealitatearekin lotzea, errealitatea aztertuz bakoitzaren izaera garatzea, ikasle-irakasle hartzeko komunikazioa egokia izatea, talde lana bultzatzea eta ikasle eta irakasleak ebaluatzea.


2 - TXOKOETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA:

  • Maisu/maistraren eginkizunak: Behatu, lagundu eta behar denean esku-hartu.
  • Ikasleen papera: Aktiboa eta interes edo zaletasunen arabera mugitzen dira.
  • Espazioa: Txokotan; gela ezberdinetan, gela berean...
  • Denbora: Gehienez 2 ordu txoko bakoitzean.
  • Materiala: Txokoaren gaia kontuan hartuta aldakorra eta malgua.
  • Ikasleen taldekatzeak: Talde finkoak izan daitezke, aldakorrak, talderik gabekoak...
  • Jarduerak: Txoko bakoitzak ematen duen aukeraren araberakoak, haurrek aukeratuak, zein irakasleak ezarritakoak.
  • Helburuak: Jolasen bidez sormena bultzatzea, askatasuna eta autonomia bultzatzea, elkarbizitzako eta berdintasunezko giza- balioak bultzatzea, jakin- mina eta esperimentaziorako ahalmena sustatzea.


3 - DECROLY-ren METODOA:

  • Maisu/maistraren eginkizunak: Irakasleak iradokitzailea, ideia eta kontzeptuak azpimarratzen dituena eta interesen sustatzailea izan behar du. Honek hitz egin eta azaldu beharrean, era natural batean haurrak horretara bultzatzen saiatu behar du eta interesguneak aukeratzerako orduan ikasleen interes, behar eta ingurua kontuan hartu, hau da, irakasleak haurren interesen arabera jokatuko du
  • Ikasleen papera: Ikasleen papera ere aktiboa izango da, parte hartze etengabea izango dute. Izan ere, lantzen diren gaiak beraien interesen araberakoak izango  dira eta interes handia dute hortaz gehiago jakiteko. Haurren kolaborazio etengabekoak  hainbat aktibitate burutzea ahalbidetuko du.
  • Espazioa: Ikasgelek laborategi edota tailer txikiko egitura izan behar dute, ez auditorio modukoa. Hamabost urte bitarteko eskolak eremu natural batetan kokatuta egon behar du, haurrek ingurunearekin harremana izan dezaten.
  • Denbora:  Teknikak eta kalkuloa goizez landuko dira jolasen bidez. Goizeko beste orduetan haurrek beste hainbat ariketa burutuko dituzte: marrazketa eta eskulanak, kantua, jolasak…eta hainbat goizetan bisitak eta txangoak egingo dira. Arratsaldeetan, aldiz, eskulanak eta atzerriko hizkuntzak landuko dira.
  • Ikasleen taldekatzea: Eskolak ikasle kopuru mugatua izan behar du eta komenigarria da sexu eta adin desberdinetako haurrak egotea. Bestalde, hizkuntzaren zailtasunak dituzten haurrak beste ikasgela berezi batean taldekatu behar dira, irakasle aditu batek aurreratzen laguntzeko.
  • Jarduerak: Adinaren araberako interes guneetara zuzenduta edo egokituta daude.
  • Faseak: Maialen Sarasolak bere blogean azalpen egoki eta argiak eman dituenez informazio hortaz baliatu naiz faseak aurkezteko.
     
    • Behaketa: haurraren esperientzi sozial, familiarra eta eskolarekin erlazioa izan behar dute.
      • Zuzena: irakasleak haurren parte hartzea bultzatuko du, hau da, etxetik interesgunean landuko dutenaren gaiaren inguruan materiala eramatea, adibidez.
      • Zeharka: interesguneak azterketa egiteko aukerarik ematen ez duenean. Kasu honetan, maketak, filmak, argazkiak, planoak… erabiltzen dira.
    • Asoziazioa: fase honetan ikaslea iristen da landu duten gaia analizatzera, erlazionatzera eta sistematizatzera aztertu duten errealitatearekin.
      • Espaziala: ikasleari laguntzen zaio.
        • Egoera eta norabidea: lantzen diren objektuak lokalizatzea eta izendatzea (ezker-eskuin, aurrean-atzean…).
        • Forma eta tamaina: deskribapena (handia-txikia, borobila-karratua, luzea-motza, mehea-lodia…).
      • Denborazkoa:
        • Segida: lehen-orain, atzo-gaur-bihar, iragana-oraina-etorkizuna.
        • Iraupena: asko-gutxi.
        • Aldiberekotasuna: denbora berdinean gertatzen diren egoerak.

      • Kausazkoa: haurren interesa pizteko galderak egitea.
      • Erabilera eta lana: lantzen diren elementuen erabilpena zein den ezagutzea, gizaki eta baliabide artean dagoen erlazioa zein den ohartzea.
      • Etikoak,moralak eta sozialak: jarrera pertsonal eta sozialetan sakontzen laguntzea, arauen beharra…
    • Espresioa: linguistikoa, matematikoa, gorputzekoa, plastikoa eta musikala. Haurraren pentsamendua bultzatzen duen guztia ulertzen du, aurrera egin behar da espresio bideetan.
  • Helburua: Haurrari egiten ari dena ulertzea eta bere burua neurtu dezan irakastea da helburua.
  • Ebaluzioa: ez du aipatzen.


4 - TAILERRAK:

  • Maisu/maistraren eginkizunak: laguntzailea, behatzailea eta tailerraren gaia aurkeztean motibazioa transmititzen duena. Haurren batek arazo bat izanez gero irakaslek pixka bat laguntzen dio.
  • Ikasleen papera: gehienetan indibiduala da eta beraiek gidatzen dute planteatutako arazoari aurre egiteko bidea.
  • Espazioa: gelan, beraiek dira protagonistak eta guztia egiten dutenak.
  • Denbora:  denboraren antolakuntza malgua da eta tailer bakoitzaren araberakoa izango da. Hasieran hasteko ordua jarriko da beti baina amaiera guztiek beraien erantzunak amankomunean jartzean amaituko da .
  • Ebaluazioa: Irakasleak haurrak behatuz eta hauek eginiko orriak jasoz ebaluatzen ditu. Horretarako, haurraren izena, honek erabilitako materialak eta irakasleak ikusitako aldaketa zein komentarioak idazten ditu.
  • Materiala: (los dedos, ábaco o rekenrek, cubitos o multilink, pizarra, dibujándolo en papel, con la banda numérica o la tabla 100).
  • Ikasleen taldekatzeak: indibiduala da
  • Jarduerak: ipuin bat irakurtzen dute eta bertatik matematikako problemak ateratzen dituzte gero hauen irtenbidea bila dezaten. Beti haurrek ezagutzen duten pertsona batek eskatzen die laguntza eta modu honetan haurrek motibazio gehiago, arrazoiketan saiatu eta estrategiak azaltzeko garaian gogo eta hobeto egiten dute.
  • Helburua: Irakasleak proposatutako arazoari aurre egiteko konponbideak bilatzea, taldekideen arteko komunikazioa, lankidetza, argudiaketa eta arrazoiketa apropos baten bitartez.



Lau metodologia hauek guztiz ezberdinak izan arren, hainbat berdintasun dituztela esan beharra dago.  Alde batetik, metodologia guzti hauek lan egiteko modu tradizionalaren aurka daude eta aldaketa bat emateko, haurrek ikasteko modu berri bat plazaratzen dute. Horren harira,  ikasleen papera aktiboa izatea bultzatzen dute nahiz eta, horretarako estrategia ezberdinak erabili. Motibazioa oinarri izanda, beraz, irakaslearen papera denetan bideratzailea da, hau da, haurren premiak eta ezagutzak kontuan izanik behaketan oinarritzen dira une bakoitzean suertatzen diren premiak asetzeaz gain haurren arteko elkarrekintza aktiboa eta positiboa eragiteko. Horretarako, haurren interesen araberako jarduerak edo ikasteak, defendatu eta bultzatzen dituzte hauek modu eraginkor eta atseginago batean ikas dezaten.

Baina esan bezala metodologia hauen artean berdintasunak bezain ezberdintasun ugari daude. Esate baterako, guztietan haurrak multzo edo txokoetan banatzen diren arren proposatutako jarduerak aurrera eramateko, guztietan jarduera horiek burutzeko ematen den denbora ez da bera, hau da, tailerretan denbora malgua izaten da ariketa amaitzeko beharrezko duten denbora guztia uzten zaielako, baina aldiz, proiektu (arloka programatutako denbora) eta txokoetan ( bi ordu gehienez txoko bakoitzean) denbora kontrolatua izan ohi da.

Beste alde batetik, materialari erreparatuz tailerretako metodologian soilik da konkretua, izan ere, abakoak, kuboak eta arbelak bezelako material espezifikoak erabili ohi dituzte. Aldiz, gainontzeko metodologietan aukeratutako gaiaren araberako materialak erabiltzen dituzte mulgutasunez jokatuz beti.

Amaitzeko, interesgarria litzateke azpimarratzea ohiko sistematik haratago dauden metodologia hauek eragin handia izan dutela gaur egungo hezkuntza sisteman, izan ere, irakaslearen paper autoritarioa alde batera utzi eta haurrek beren kabuz esperimentatzeko aukera paregabea eskeini dute. Horrekin batera, beraz, esan genezake denbora aurrera joan ahala metodo eta ideiak ere aurrera doazela eta behar beharrezkoa dela proposamen berri guzti hauetara egokitzeko irekia izatea eta orain arteko metodologiak pixkanaka aldatuz joatea, horrekin batera, haurren garapena egokiagoa izan dadin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario