Nor naiz ni?

viernes, 13 de mayo de 2016

PAPER ZORROA

Nire bloga irakurtzen hilabeteak daramatzazuen arren, posible da nire inguruan informazio urria izatea. Tolosan bizi naizen 19 urteko neska gazte eta alai bat naiz eta magisteritzako ikasketak hasi ditut aurten, Haur Hezkuntzako ikasketak hain zuzen ere. 

Lehen urte honetako gai edo asignaturetariko bat Didaktika Orokorra izan da, Aingeru irakaslearen eskutik zuzendua. Bere proposamena blog bat sortzea izan zen, bertan, zue denokin eta ikaskideekin klasean burututako lanak argitaratzen eta partekatzen joan ahal izateako.

Hori dela eta, irakasleak proposatutako gaiekin abian jarri ginen eta gutxinaka-gutxinaka bloga itsura hartzen joan da. 

Lehenik eta behin, kurtso hasieran egin genuen lehenengo sarrera ESKOLA BIZIPENENA  izan zen. Bertan, bakoitzak 10 argazki aukeratu (gu txikitan agertzen garenak, materiala, jostailuak, lekuak, pertsonak…) eta horiek deskribatuz, gure haurtzaroko hausnarketa eta gogoeta bat egin genituen, blogean denekin partekatuz. 
 
Jarraian, Begoñarekin egindako saio teorikoetan, curriculumaren inguruan solasean aritu ginen. Horrekin, hurrengo bi sarrerak atera ziren; lehena, ARGAZKI batzuez baliatuz hezkuntza eta curriculumaren inguruko hausnarketa izan zen, argazki bakoitza ulertzen genuen moduan eta transmititzen zigunaren arabera. Bestea, argazkien modukoa izan zen baina oraingoan ESALDIEKIN ; hauekin ere gure hezkuntza-sistemaren inguruko gogoeta eginez.

Curriculuma eta hezkuntzako legean ikasten jarraitzeko, HEZIBERRIren txanda iritsi zen. Oraingoan, Aingeruk modu “praktiko” batean emateko, bakoitzak dokumentua irakurtzeko eta lehen aipatutako eskola bizipenekin lotzeko eskatu zigun; gure haurtzaroko eskola gaur egungoarekin alderatuz, ondorio batzuetara iristeko asmoz.

Kurtso guztian zehar, hezkuntza sisteman garrantzia duen curriculuma askotan aipatu dugu. Sarrera honetan, curriculumaren nondik norakoak iada ezagututa, ZEHAZTAPEN MAILAK ezagutu genituen, maila ezberdinak alderatuz.

HAUR HEZKUNTZAKO PRINTZIPIO METODOLOGIKOAK da hurrengoa. Honi esker, globalizazioa eta ikasketa esanguratsua ikasi ditugu. Horretarako, hainbat testu zeudenez, talde bakoitzari bat atxikitu zitzaion. Irakurri ondoren, ideia nagusiak atera eta gelakideen aurrean azaldu genituen aurkezpen txiki bat eginez. 
 
Kurtsoa aurrera joan ahala, metodologietan barneratuz joan gara. Horiekin 3 sarrera egin ditugu; lehena, PROIEKTUEN BIDEZKO IKASKUNTZA edo metodologian oinarritzen da, Begoñak eta Aingeruk emandako saio bateko hausnarketekin egina. Bigarrena, berriz, TXOKOEN BIDEZKOan  oinarritzen da eta hau ere aurrekoaren antzera azaldu ziguten. Azkenik, bi metodologia horiez gain, DECROLY eta TAILERREN bidezkoak ikusi genituen, eta lauen arteko alderaketa eginez hirugarren sarrera HAU argitaratu genuen.

Aipatu dugun bezala, CURRICULUMAa  kurtso guztian zehar landu dugun gaia izan da. Horregatik, kurtso amaieran, sarrera honetan, Curriculumaren inguruan zehaztapen batzuk egitea bururatu zitzaigun, definituz eta mota ezberdinak deskribatuz.

Amaitzeko, lauhileko honetan egin dugun azken lana Unitate Didaktiko bat sortzea izan da. Talde bakoitzak bere egin du eta azken astean, aurkezpenak egin genituen klasean. Gure kasuan, emozioei buruzkoa izan da eta sarrera HONETAN  lana ikusgai ipini dugu.

Beraz, aurrez aipaturiko guztia dela eta, amaitutzat eman genezake aurtengo lana. Aldez aurretik mila esker argitaratutako irakurtzen haritu zareten guztioi eta laster arte!

UNITATE DIDAKTIKOA : Emozioak


Kaixo! Oraingo honetan taldeka egin dugun Unitate Didaktikoa aurkeztera nator. Gure kasuan, Urtxintxa taldea, emozioen ingurukoa izan da gure lehenengo unitate didaktikoa; izan ere, ezinbestekotzat hartzen dugu adimen emozionalari beste adimen motei ematen zaien garrantzia ematea eta Haur Hezkuntzako etapatik lantzen hastea. Horregatik, lan hau osatzeko irakasleak unitate didaktikoari eskainitako saioetan emandako azaLpenaz eta adimen emozionalaren inguruko informazioaz baliatu gara.

Hona hemen gure lana osorik ikusteko aukera:


     
Eta honetaz gain, gelakideen aurrean egindako aurkezpenean euskarri izan genuen PowerPointa ere ikusgai jarriko dugu, lanaren laburpen gisa balioko lukeena, hain zuzen ere.

                                                                                                                                                                  

lunes, 9 de mayo de 2016

KURRIKULUMA

Kaixo! Orain arteko saioetan eta baita nire blogean, askotan aipatu dudan kontzeptua izan da Curriculuma, baina orain arte zehazki azaldu eta definitu gabe. Hortaz, hortara natorkizue oraingoan:

ZER DA?

Hezkuntzan, curriculuma ikaskuntza-prozesu bat osatzen duten helburu, gaitasun, metodo eta ebaluazioen multzoa da. Lau galderei erantzuten die:

  1. Zer ikasi-irakatsi? Ikaste-irakaste prozesuan lortu behar diren helburuak hartzen dira kontuan, beraz,  edukiak dira ikasi-irakatsi behar direnak, hau da, helburuak lortzeko barneratu behar direnak.

  1. Noiz ikasi-irakatsi? Garrantzitsua da edukien hurrenkera nola antolatu behar den kontuan hartzea, izan ere, eduki bakoitzak lantzeko bere denbora behar du. Hori dela eta, etapa bakoitzaren edukiak zikloz-ziklo banatu eta bakoitzaren barruan denbora unitateak definitzen dira.

  1. Nola ikasi-irakatsi? Aurretik aipaturiko helburuak lortzeko zer nolako metodologia erabiliko den zehazten da. Metodologiaren kasuan kontuan hartu behar da: ikasleekin zer nolako harreman mota eraiki behar dugun gure helburuak lortzeko, baliabide didaktikoak, antolakuntza…

  1. Zer,noiz eta nola ebaluatu. Ebaluazioaren erreferentziak honako hauek dira:

  • ZER ebaluatu: hasieran planteatutako helburu eta edukiak bete diren ala ez baloratu behar da.
  • NOIZ ebaluatu: ebaluatzeko une eta egoerak finkatu behar dira eta kurrikulumean zehaztu beharko da balorazioa irakasgai bakoitzaren amaieran edo bitartean egingo den.
  • NOLA ebaluatu: irizpideak, adierazleak, tresnak... (azterketak, talde-lanak, bakarkako lanak…) erabiliko dira.

EZAUGARRIAK:

  • Kurrikuluma eduki gisa zer irakatsi behar den eta horretarako landu beharreko edukiak eta helburuak hartzen ditu kontuan.
  • Kurrikuluma planifikazio gisa elementu gehiago barne hartzen ditu, hau da, zer/nola/noiz irakatsi eta zer/nola/noiz ebaluatu.
  • Kurrikuluma errealitate interaktibo gisa hori baino askoz ere gehiego da, errealitate bat hain zuzen ere. Eskola eremuetan gertatzen diren harremanen garrantziaren ondoria da kurrikuluma, bai behetik gora baina baita goitik behera ere. Azken batean, kurrikuluma interakzioa ekintzarekin bat egitea da



ZEHAZTAPEN MAILAK:

Zehaztapen mailei dagokienez, aurrez eginiko sarrera batean landutakoa duzue hemen ikusgai.

CURRICULUM MOTAK:

  • Curriculum irekia:  Ikastetxe bakoitzak bere hezkuntza errealitate eta ingurune sozialaren arabera curriculuma egokitzeko aukera da, bere azken zehaztapena moldatzeko malgutasuna eskainiz bai  hezitzaile eta irakasleei. Honekin, irakasleei aldaketak egiteko aukera emate dietela esan nahi dugu.

  • Curriculum itxia : Ez  du aldaketak egiteko aukerarik ematen, hau da, ez du edukien berrikuntza edo zehaztapenetarako inolako aukerarik uzten.

  • Curriculum ezkutua : Asmorik gabe  gauzatzen diren ikasketek osatzen dute, esplizituki  ematen ez direnak eta irakasleekin eta beste ikasleekin edukitzen  den elkarreraginaren bitartez ikasten direnak, baita imitazioz ere. Adibidez:  berdintasuna, laguntasuna, partaidetza …  Ezkutuko curriculum hau positiboa edo negatiboa izan daitekeela esan beharra dago.

  • Ikusten ez den curriculuma : Inon agertzen ez dena da, ez curriculum irekian, ez itxian ezta ezkutuan ere.

  • Curriculum formala :Curriculum formala idatzita dagoena eta ageriko curriculumarekin bat datorrena izango litzateke.   
 
  • Curriculum erreala: Errealitatean gelan  jarraitzen dena da.

 Besterik gabe, hau izan da guztia eta laster itzuliko naiz.
 Mila esker irakurtzeagatik!

METODOLOGIAK ALDERATUZ

Metodologia ezberdinei buruz hitz egingo dizuet gaur. Klasean artikulu ezberdinak irakurri baititugu proiektu, txoko, tailer eta Decrolyren inguruan baikoitzean atal zehatz batzuk(irakaslearen eginkizuna, ikasleen papera, espazioa, denbora, materiala, ikasleen taldelatzea eta jarduerak) erreparatuz.

1 - PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA:

  • Maisu/maistraren eginkizunak: Gidatu, bideratu, dinamizatu, bultzatu, interes guztiak kontuan hartu, baita taldearen aniztasuna ere...
  • Ikasleen papera: Sortzailea, aktiboa, parte-hartzailea, igorleak ( ikaskideekin informazioa elkarbanatu).
  • Espazioa: Ikasgela guztian zehar.
  • Denbora: Malgua eta programatua (arloka).
  • Materiala: Proiektuaren araberakoa.
  • Ikasleen taldekatzeak: Proiektua eta horren momentuaren araberakoa.
  • Jarduerak: Haurren interesek definitzen dituzte.
  • Helburuak: Indibidualki ikastea ikasle bakoitzaren gaitasunak kontuan izanik, gai desberdinak lantzea jakinduria garatzeko, ikasitako teoria esperientziarekin eta errealitatearekin lotzea, errealitatea aztertuz bakoitzaren izaera garatzea, ikasle-irakasle hartzeko komunikazioa egokia izatea, talde lana bultzatzea eta ikasle eta irakasleak ebaluatzea.


2 - TXOKOETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA:

  • Maisu/maistraren eginkizunak: Behatu, lagundu eta behar denean esku-hartu.
  • Ikasleen papera: Aktiboa eta interes edo zaletasunen arabera mugitzen dira.
  • Espazioa: Txokotan; gela ezberdinetan, gela berean...
  • Denbora: Gehienez 2 ordu txoko bakoitzean.
  • Materiala: Txokoaren gaia kontuan hartuta aldakorra eta malgua.
  • Ikasleen taldekatzeak: Talde finkoak izan daitezke, aldakorrak, talderik gabekoak...
  • Jarduerak: Txoko bakoitzak ematen duen aukeraren araberakoak, haurrek aukeratuak, zein irakasleak ezarritakoak.
  • Helburuak: Jolasen bidez sormena bultzatzea, askatasuna eta autonomia bultzatzea, elkarbizitzako eta berdintasunezko giza- balioak bultzatzea, jakin- mina eta esperimentaziorako ahalmena sustatzea.


3 - DECROLY-ren METODOA:

  • Maisu/maistraren eginkizunak: Irakasleak iradokitzailea, ideia eta kontzeptuak azpimarratzen dituena eta interesen sustatzailea izan behar du. Honek hitz egin eta azaldu beharrean, era natural batean haurrak horretara bultzatzen saiatu behar du eta interesguneak aukeratzerako orduan ikasleen interes, behar eta ingurua kontuan hartu, hau da, irakasleak haurren interesen arabera jokatuko du
  • Ikasleen papera: Ikasleen papera ere aktiboa izango da, parte hartze etengabea izango dute. Izan ere, lantzen diren gaiak beraien interesen araberakoak izango  dira eta interes handia dute hortaz gehiago jakiteko. Haurren kolaborazio etengabekoak  hainbat aktibitate burutzea ahalbidetuko du.
  • Espazioa: Ikasgelek laborategi edota tailer txikiko egitura izan behar dute, ez auditorio modukoa. Hamabost urte bitarteko eskolak eremu natural batetan kokatuta egon behar du, haurrek ingurunearekin harremana izan dezaten.
  • Denbora:  Teknikak eta kalkuloa goizez landuko dira jolasen bidez. Goizeko beste orduetan haurrek beste hainbat ariketa burutuko dituzte: marrazketa eta eskulanak, kantua, jolasak…eta hainbat goizetan bisitak eta txangoak egingo dira. Arratsaldeetan, aldiz, eskulanak eta atzerriko hizkuntzak landuko dira.
  • Ikasleen taldekatzea: Eskolak ikasle kopuru mugatua izan behar du eta komenigarria da sexu eta adin desberdinetako haurrak egotea. Bestalde, hizkuntzaren zailtasunak dituzten haurrak beste ikasgela berezi batean taldekatu behar dira, irakasle aditu batek aurreratzen laguntzeko.
  • Jarduerak: Adinaren araberako interes guneetara zuzenduta edo egokituta daude.
  • Faseak: Maialen Sarasolak bere blogean azalpen egoki eta argiak eman dituenez informazio hortaz baliatu naiz faseak aurkezteko.
     
    • Behaketa: haurraren esperientzi sozial, familiarra eta eskolarekin erlazioa izan behar dute.
      • Zuzena: irakasleak haurren parte hartzea bultzatuko du, hau da, etxetik interesgunean landuko dutenaren gaiaren inguruan materiala eramatea, adibidez.
      • Zeharka: interesguneak azterketa egiteko aukerarik ematen ez duenean. Kasu honetan, maketak, filmak, argazkiak, planoak… erabiltzen dira.
    • Asoziazioa: fase honetan ikaslea iristen da landu duten gaia analizatzera, erlazionatzera eta sistematizatzera aztertu duten errealitatearekin.
      • Espaziala: ikasleari laguntzen zaio.
        • Egoera eta norabidea: lantzen diren objektuak lokalizatzea eta izendatzea (ezker-eskuin, aurrean-atzean…).
        • Forma eta tamaina: deskribapena (handia-txikia, borobila-karratua, luzea-motza, mehea-lodia…).
      • Denborazkoa:
        • Segida: lehen-orain, atzo-gaur-bihar, iragana-oraina-etorkizuna.
        • Iraupena: asko-gutxi.
        • Aldiberekotasuna: denbora berdinean gertatzen diren egoerak.

      • Kausazkoa: haurren interesa pizteko galderak egitea.
      • Erabilera eta lana: lantzen diren elementuen erabilpena zein den ezagutzea, gizaki eta baliabide artean dagoen erlazioa zein den ohartzea.
      • Etikoak,moralak eta sozialak: jarrera pertsonal eta sozialetan sakontzen laguntzea, arauen beharra…
    • Espresioa: linguistikoa, matematikoa, gorputzekoa, plastikoa eta musikala. Haurraren pentsamendua bultzatzen duen guztia ulertzen du, aurrera egin behar da espresio bideetan.
  • Helburua: Haurrari egiten ari dena ulertzea eta bere burua neurtu dezan irakastea da helburua.
  • Ebaluzioa: ez du aipatzen.


4 - TAILERRAK:

  • Maisu/maistraren eginkizunak: laguntzailea, behatzailea eta tailerraren gaia aurkeztean motibazioa transmititzen duena. Haurren batek arazo bat izanez gero irakaslek pixka bat laguntzen dio.
  • Ikasleen papera: gehienetan indibiduala da eta beraiek gidatzen dute planteatutako arazoari aurre egiteko bidea.
  • Espazioa: gelan, beraiek dira protagonistak eta guztia egiten dutenak.
  • Denbora:  denboraren antolakuntza malgua da eta tailer bakoitzaren araberakoa izango da. Hasieran hasteko ordua jarriko da beti baina amaiera guztiek beraien erantzunak amankomunean jartzean amaituko da .
  • Ebaluazioa: Irakasleak haurrak behatuz eta hauek eginiko orriak jasoz ebaluatzen ditu. Horretarako, haurraren izena, honek erabilitako materialak eta irakasleak ikusitako aldaketa zein komentarioak idazten ditu.
  • Materiala: (los dedos, ábaco o rekenrek, cubitos o multilink, pizarra, dibujándolo en papel, con la banda numérica o la tabla 100).
  • Ikasleen taldekatzeak: indibiduala da
  • Jarduerak: ipuin bat irakurtzen dute eta bertatik matematikako problemak ateratzen dituzte gero hauen irtenbidea bila dezaten. Beti haurrek ezagutzen duten pertsona batek eskatzen die laguntza eta modu honetan haurrek motibazio gehiago, arrazoiketan saiatu eta estrategiak azaltzeko garaian gogo eta hobeto egiten dute.
  • Helburua: Irakasleak proposatutako arazoari aurre egiteko konponbideak bilatzea, taldekideen arteko komunikazioa, lankidetza, argudiaketa eta arrazoiketa apropos baten bitartez.



Lau metodologia hauek guztiz ezberdinak izan arren, hainbat berdintasun dituztela esan beharra dago.  Alde batetik, metodologia guzti hauek lan egiteko modu tradizionalaren aurka daude eta aldaketa bat emateko, haurrek ikasteko modu berri bat plazaratzen dute. Horren harira,  ikasleen papera aktiboa izatea bultzatzen dute nahiz eta, horretarako estrategia ezberdinak erabili. Motibazioa oinarri izanda, beraz, irakaslearen papera denetan bideratzailea da, hau da, haurren premiak eta ezagutzak kontuan izanik behaketan oinarritzen dira une bakoitzean suertatzen diren premiak asetzeaz gain haurren arteko elkarrekintza aktiboa eta positiboa eragiteko. Horretarako, haurren interesen araberako jarduerak edo ikasteak, defendatu eta bultzatzen dituzte hauek modu eraginkor eta atseginago batean ikas dezaten.

Baina esan bezala metodologia hauen artean berdintasunak bezain ezberdintasun ugari daude. Esate baterako, guztietan haurrak multzo edo txokoetan banatzen diren arren proposatutako jarduerak aurrera eramateko, guztietan jarduera horiek burutzeko ematen den denbora ez da bera, hau da, tailerretan denbora malgua izaten da ariketa amaitzeko beharrezko duten denbora guztia uzten zaielako, baina aldiz, proiektu (arloka programatutako denbora) eta txokoetan ( bi ordu gehienez txoko bakoitzean) denbora kontrolatua izan ohi da.

Beste alde batetik, materialari erreparatuz tailerretako metodologian soilik da konkretua, izan ere, abakoak, kuboak eta arbelak bezelako material espezifikoak erabili ohi dituzte. Aldiz, gainontzeko metodologietan aukeratutako gaiaren araberako materialak erabiltzen dituzte mulgutasunez jokatuz beti.

Amaitzeko, interesgarria litzateke azpimarratzea ohiko sistematik haratago dauden metodologia hauek eragin handia izan dutela gaur egungo hezkuntza sisteman, izan ere, irakaslearen paper autoritarioa alde batera utzi eta haurrek beren kabuz esperimentatzeko aukera paregabea eskeini dute. Horrekin batera, beraz, esan genezake denbora aurrera joan ahala metodo eta ideiak ere aurrera doazela eta behar beharrezkoa dela proposamen berri guzti hauetara egokitzeko irekia izatea eta orain arteko metodologiak pixkanaka aldatuz joatea, horrekin batera, haurren garapena egokiagoa izan dadin.